Simulazioak eta 3D birsorketak

Simulazioak errealitatera gehien hurbiltzen diren esperientziak dira. Espazioak birsortzen ditugu edo produktuak sortu eta bere funtzionamendua irudikatu.

“Simulatzaileek erabiltzailea zerbait benetakoa izango balitz bezala bizitzea lortzen dute. Gidatzeko simulatzaileak, simulazio historikoak, birsorketa arkitektonikoak, makinentzako gida interaktiboak, ibilbide birtualak,.. Eremu askotan asko eskaini dezaketen tresnak dira.”

Birsorketa arkitektonikoak

Horrelako eremuetan bikainak dira simulazio teknologiak. Eraikinak berreraiki ditzakegu edo aspaldiko espazioak nolakoak ziren erakutsi.

Hemen azpian paseotxo birtual txiki bat ematera gonbidatzen zaitugu.

Haz click aquí para dar un paseo virtual

Espazioarekin interakzioak

Zer iruditzen aplikazio baten bidez gela bat sortu, margotu eta dekoratu ahalko bazenu?

Sokoarentzat horrelako zerbait egin genuen. Beraien produktu berria erakusteko forma bereziren bat nahi zuten. Sortutako APP honetan, nahi dugun neurriko gela bat sortu dezakegu. Margotu eta bere produktu berriarekin altzariz jantzi.

Iraganera bidean

Aspaldi desagertutako leku batetik ibilalditxo bat egin nahi? Anfiteatro, gaztelu edo eliza batean?

Barrutik ibiltzeko aukera. Nolakoa zen sentitu. Simuladoreek hori eta gehiago eskaini dezakete.

Zure produktuak zehaztasunez erakutsi

Zure produktuak erakusteko modu zoragarria. Edozein produktu edo makina birsortu dezakegu. Zuk nola funtzionatzen duen erakusteko aukera izateko. Bezeroen aurrean desmontatu. Barrutik erakutsi. Nahi duzuna. Simulatzaileekin benetazko makina edukita ere ezingo zenituzten gauzak lortu ditzakezu.

Makinen garraioa konplexua da beti. Simulatzaile batekin berriz diru eta buru hauste asko aurreztuko dituzu.

Prestaketa eta ikasketa

Simulazioak formakuntzaren munduan asko erabiltzen dira. Formazio teknikoa eta laneko jokabideak lantzeko. Tempografixen edozein motatako simulatzaileak sortzeko gaitasuna dugu.

Gidatzeko simuladoreak, makinena, bulegoetakoa,… Edozein lantoki berreraiki dezakegu birtualki. Bertako langileek akatsak sortzeko arriskurik gabe praktikatu dezaten.