Web
Zure marka sarean egotearen garrantzia ulertzeko momentua iritsi da.
Dena bilatzen da interneten. Irudi ona eskaintzen duen webgune bat izatea, bilatzaileetan ondo agertzen dena eta mugikorrentzat egokitua dagoena funtsezkoa da gaur egun.
“SEO eta edukiak: Zure webgunea lehendabiziko postuetara eraman ezazu.”
Estruktura on bat, argia eta sinplea, nabigazio azkarra, diseinu erakargarria eta eduki interesgarri eta mamitsuak dira elementu garrantzitsuenak zure webgunearen kalitatea neurtzeko momentuan. Guk lantzen ditugunak.

Bezero bat zure webgunera sartzen denean ikusten hasten dira diseinu on baten efektuak. Lehendabiziko helburua: bista azkar batean enpresaren itxura ona ematea. Segurtasuna eta konfidantza sortzea erabiltzaile berrian. Segituan ulertzea enpresa profesional baten aurrean dagoela.
“Webgunearen diseinu on batek bezeroaren konfidantza sortzen du.”
Gure ibilbidean enpresa, erakunde eta elkarte desberdinentzat webguneak garatu ditugu.
Tempografixen esperientzia luzea dugu enpresa komertzialekin, udaletxeekin, industriarekin, ONGekin, Kultura, hezkuntza,…
Markaren presentzia eta ospea
Interneten bezeroarengan konfidantza sortzeaz ari bagara, webgunea da euskarri nagusia oraindik ere.
Gaur egun bide asko daude zure irudia interneten jorratzeko. Sare sozialak, blogak,… Baina webgune korporatiboa da guztiaren oinarri. Webgunerik ez duen enpresa batek (edo kalitate txarrekoa), mesfidantza sortzen du bezeroengan. Eta ondorioz salmenta galerak.
Web Mugikorrentzat egokitutako webguneak
Gure webgune guztiak egokituak sortzen dira. Edozein pantaila edo erresoluzioan.
Guztiz beharrezkoa da webgune bat mugikorretara egokitua izatea. Hala ez bada, Googlelen emaitza okerragoak izango ditugu. Gainera enpresaren itxura txarra igortzen du. Bezeroak ezin baitu edukia ondo irakurri. Gaur egun %70-%80 bilaketak mugikorretik egiten dira.
Deitu lasai eta galdetu behar duzun guztia inongo konpromezurik gabe.
Zerotik sortutako webguneak…
Zure web proiektuaren garapen osoaz arduratzen gara.
Hasierako analisiak, edukien sorketa, estruktura, diseinua, marketing online, zerbitzarien erosketa,instalazioa…
…edo iada sortua duzun webguneaz baliatu
Webgunea izanik, zentzuren batean hobetu nahi baduzu, hemen gaude zuri laguntzeko!
Zure webguneak itxura zaharkitua duela eta diseinua berrita nahi baduzu, egin dezakegu.
Mugikorrentzat egokitzapena egiteko ez dago inongo arazorik.
SEOa hobetu, edukiak eta estruktura landuz. Edo sare sozialetan zure enpresa mugitu.Hori ere egin dezakegu.