Web korporatiboa

Zure interneteko irudia da. Ordezkatzen zaitu. Nor zaren eta zer egiten duzun azaltzen duena da.

Zure bezeroek ez dute konfidantzarik izango webgune korporatiborik ez duen enpresa batean. Naiz eta sare sozialak erabili, markaren konfidantzaz eta ospeaz ari bagara, webgune korporatiboa da elementu nagusia.

Tempografix 15 urte baino gehiago daramazki web korporatiboetan espezialista izaten.

Baliteke webgune batek eskeini ditzazken aukerak ondo ez ezagutzea. Animatu eta gurekin harremanetan jarri nahi duzuna galdetzeko.

Diseinu zaindua

Web korporatiboen alde garrantzitsuenetariko bat diseinua da. Enpresaren irudia eta baloreak bertan trinkotzen direlako.

Irudi indartsuak, diseinu garbi eta bizia, nabegazio erreza. Gure diseinuak beti zuri egokituak daude. Zure beharretara guztiz pertsonalizatuak.

Prozesu guztiaz edo prozesuaren parte batez arduratu gaitezke.

Analisia eta arkitektura

i

Edukien idazketa

Diseinu eta maketazioa

Marketing eta SEO

Z

Optimizazioa

Deitu lasai eta galdetu behar duzun guztia inongo konpromezurik gabe.

Informazioa baino askoz ere gehiago

Informazioa baino gehiago eskaini dezake webgune korporatibo batek. Gure bezeroetara iristeko bide berriak eraiki ditzake ondo sortua badago.

Tramiteak azkartzeko inongo balorerik ez duten lanak gainetik kentzeko. Zure zerbitzuak zabaltzea eta errestasun gehiago eskeintzeko zure bezeroei. Fidelizatzeko bide bikaina izan daiteke webgune korporatiboa.

“Zure bezeroak ezagutzeko tresna bihurtu daiteke zure webgunea”

Zer duten gustuko. Zer bilatzen duten. Nola nabigatzen duten. Enpresa bezela hobetzeko lagundu diezazuken informazioa. Zure bezeroak hobeto ezagutuko dituzu.

Eraiki ezazu webgunea bezeroen lehentasunak antzemateko. Non zertan ematen duten denbora gehiago, ikustea zer nahiago duten edo zein produktu dituzten gogokoen. Jarraipen honekin zure webgunea kudeatzeko momentuan informazio gehiago izango duzu zure promozioak eta etorkizuneko estrategiak lantzeko.

Baliteke gure beste zerbitzu hauek zuretzat interesgarriak izatea!

Zure markarekin lagunduko dizugu!
Sartu

Zure webgunerako bideoak
Sartu

Publizitatea kalean?
Sartu