Tailer grafikoa

Inpresioa, errotulazioa, arropa pertsonalizatua, packaginga eta merchandisinga. Tempografixen identitatearekin zeharo lotuta doana. Guretzat ezinbestekoa den espazioa eta gure filosofia lehendabiziko egunetik aurrera eramatea bermatzen duena.

“Tailer grafikoak edozer gauza pertsonalizatzeko aukera ematen dizu. Unitate bakarretik, behar dituzun guztiak arte.”

Guk geuk, bertan, euskarri paregabeak eta originalak sortzeko aukera eskeintzen digu. Inpresio, errotulazio, arropa, merchandising eta packaging makina eta materialak edukita oso kanpaina eta produktu bereziak sortu ditzazkegu. Denetik.

Azkarrago eta merkeago

Espezialistak gara zuri egokitutako proiektu konplexuak eta bereziak sortzen.

Tailer grafikoari esker denbora motzagoak eta prezioa hobeagoak eskeini ditzakegu. Produktu batzuk bertan eginda, garapenaren kontrol osoa daukagu.

Beste batzuk iristen ez diren lekuetara iritsi gaitezke

Beste agentzia batzuetan arazotxuak izan daitezken lanak garatzen ditugu. Pertsonalizazioa eta kantitate txikiak protagonista diren proiektuak. Beste batzuk, gu baino handiagoak izanik ere, ezin diote aurre egin horrelako lan hain bereziei azpikontrataziora jo gabe. Denbora gehiago eta koste altuagoak.

20 urteetan zehar gugan konfidantza izan duten bezeroetariko batzuk.
Galdetu lasai behar duzun guztia, pozik lagunduko dizugu.

Martin

Bi gauza behar ditugu soilik: Zure ideia eta tailer grafikoa

Pertsonalizazioa: Zurea egin inpersonala den zerbait

Zure tabernako izenarekin betaurreko batzuk? Enpresako arropa pertsonalizatua? Zure marka daraman ibilgailua? Tunning? Irudi korporatiboa zure neurrira?

Aukerak infinitoak dira. Gure tresna propioak edukita ia bururatu ahal zaizun edozer gauzara iritsi gaitezke.

Zure elementuak ekarri eta pertsonalizatuko ditugu. Edo zuretzako zerbait aurkitu dezakegu. Edo lortu behar duzunaren arabera aholkatuko zaitugu. Zure produktu eta mechandising-arekin zerbait paregabea sortuko dugu.

Proiektuak zure neurrira: Ideia paregabe eta desberdinak

Proiektu bat. Hori da behar dugun gauza bakarra lanean hasteko. Enpresa opari oso berezi bat? Lehiaketa baterako sati originala? Jatetxeko menu zoragarri eta originalak?

Gure talde kreatiboa bere neuronak martxan jarriko ditu. Zerbait desberdina eskeini nahi dizugu. Aukerak amaigabeak dira eta sortu daitezken produktuak zenbaezinak.

Materialak, formatoak eta texturak

Betiere material berrien bila gabiltza. Askotan hauek baitira zure produktuari puntu berezia emango dioten elementuak. Merkatuak eskeintzen dituen berrikuntza eta aukeretan murgiltzea gustoko dugu. Gure izatearen parte bat da.

Papera bezeriak eta kartoiak

Materialekin jolastea gustuko dugu. Eta zuk aukeratu ahal izatea. Papera eta textura desberdinez hainbat sentsazio desberdin transmititzea.

Biniloak eta plastikozko gainazalak

Material iragazgaitzak eta efektu harrigarriak dituztenak beste texturekin nahasten ditugunean. Azal bereziak dituzten produktuak.

Paketatuak eta sorketa originalak

Enkuadernazio eta paketatzeko bide desberdinak. Packaging oso bereziak. Hurbildu zaitez orain arte egindako lan horietako batzu ikustera.

Beste mailako pertsonalizazioa bilatzen ahal duzu?
Pertsonalizazio teknologikoa.

Diseinatu ere egin dezakegu. Kanpainak sortu zure marka ezagutzera emanez.

Errealitate areagotua
Sartu

Birsorketa
Simulazio
interaktiboak
Sartu

Diseinua
Sartu

Marka irudia
Sartu