Inpresioa
Tempografixek ia 20 urte darama inpresio zerbitzuak eskaintzen
Beti ere azkartasuna eta kalitatea dugu helburu. Edozein formatuan inprimatu dezakegu. Edozein kantitate eta pertsonalizazio maila oso altuan.
“Gure zerbitzua azkarra eta kalitate handikoa da”
Kalitatea eta azkartasuna
Hasieratik argi genuen kalitatea gure filosofiaren parte izan behar zuela. Enpresa garrantzitsu, Ilustratzaile, argazkilari, erakunde,…-entzat lan egiten dugu gure egunerokoan. Publizitate, erakusketa, aurkezpen, ekitaldi eta marketing-erako inpresioak.
“Zure nuerrira egindako inpresioetan adituak gara”
Ahaztu ezazu ezinbestean 500 eskuorri edo 1000 txartel inprimatzea.
Gurekin enpresek unitate batetik behar dituzten guztiak arte lan egin dezakete. Eskuorriak, kartelak, egutegiak, tarjetoiak, expositoreak, txartelak, sobreak, katalogoak, urtekariak,… Edozein tamaina, formato, papera edo texturan. Tempografix zure beharren neurrira inprimatzen du.
“Edozein euskarri inprimatzen dugu: Paperean, pegatina, plastiko edo zurruunean, unitate batetik behar dituzun guztietara.”
Zure marka korporatiboa zaindu ezazu: Enpresa batek behar duen euskarri inpreso guztiak sortzen ditugu.
Tempografixen zure irudi korporatiboa, marketing euskarriak, pegatinak, eskuorriak, ferientzako displayak, kartelak, lonak, biniloak,… inprimatu ditzazkegu eta nahi duzun kantitateetan. Zure irudia zaindu nahi baduzu eta unitate gutxietan inprimatu behar baduzu ere, hemen gaituzu behar duzunerako.
Galdetu lasai behar duzun guztia, pozik lagunduko dizugu.
Martin
Bulegoa: enpresentzat inpresioak
Tempografixen enpresa batek bere egunerokoan behar dituen inpresio mota guztiak lantzen ditugu. Enkuadernazioak, fotokopiak kantitate handietan, kopiatiboak, urtekariak, informeak, barne liburuxkak, planoak,…
Guretzat oso ohikoa da akademia, abokatu, enpresa, finka administratzaile,…-entzat lan egitea.
Tamaina handikoa inpresioak: Diseinu bikainak inpresio erraldoietan
Edozein euskarri inprimatzen dugu. Eta tamaina handiak ez dira salbuespena. Hainbat metrotako lonak, kristaletan jartzeko binilo erraldoiak, tamaina handiko kartelak, paretarako papera,…
Mota guztietako materialak eta formatoak lantzen ditugu. Euritarako, haize eta eguzkirako. Itsaskorrak izan daitezkenak eta loditasun anitzekoak. Aukera amaigabeak ditugu zuri eskeintzeko. Gehiago jakin nahi baduzu, galdetu lasai.
“Emailen eta sare sozialen garaian lan inprimatuak bestelako garrantzia hartzen ari dira. Orain zerbait bereziagoa da. Lortu ezazu zure bezeroa zurekiko berezi sentitzea.”
Marketing “offline”-aren abantailak
Mundu digitalarekin batera, paperak beste leku bat hartzen ari da. Prestigioarena. Garrantziarena. Paperarekin eta diseinu egokiarekin, zure bezeroa berezia sentituko da. Inprimatua badoa: zerbait garrantzitsua den seinale. Geroz eta ohitura gutxiago dugu gauzak euskarri fisikoetan ikustera. Eta diseinu original batekin zure mezuak hartuko duen garrantzia ez du parekorik izango.