Arropa pertsonalizatua

Arropa pertsonalizatuena da gure zerbitzu sendoenetarikoa bat.

Erreferenteak gara enpresentzako arropaz eta arropa pertsonalizatuez ari bagara. Mota guztietako arropak lantzen ditugu marketing munduan, lan arropak, ekitaldietarako, uniformeak, jaiak, kamiseta pertsonalizatuak, ezkon-aurreko jaiak,…

“Gaur egun ezinbestekoa da enpresa batentzat lanerako arropa irudi korporatiboarekin inprimatua eramatea. Enpresa serio eta profesionalaren seinale da.”

Teknika desberdinak lantzen ditugu. Biniloak, transferrak, silueteatuak…

Enpresentzako arropa eta uniformeak

Zure marka erakusteko egokiak. Bateratasun eta profesionaltasun irudia igortzen dute.

Txalekoak, kamisetak, jertseak, berokiak, galtzak, eskularruak, txapelak,… Unitate bakarretik behar dituzun guztiak arte.

Kamiseta pertsonalizatuak: Sortu zure ametsetako kamiseta

Gurekin lortu dezakezu. Ekarri zure ideia edo diseinua. Esaiguzu nola nahi duzun eta zuretzat sortuko dugu.

Zure kamiseta diseinatu ezazu. Kuadrilentzat kamisetak, enpresentzako lasterketak, jaiak, enpresa ekitaldietarako kamisetak, jai popularrentzako kamisetak,…

Galdetu lasai behar duzun guztia, pozik lagunduko dizugu.

Martin

“Pertsonalizatu zure arropak. Ekarri zure kamiseta edo gure katalogoetatik bat aukeratu.”

Kiroletarako arropak

Kiroletarako kamiseta pertsonalizatuak. Ehun berezietako arropak.

Futbolerako kamisetak, korrika egiteko kamisetak, txirrindularitza kamisetak,… Izen, zenbaki, logotipo edo publizitatea jarri. Zuretzat bakarrik edo zure talde guztiarentzat.

Ehunezko poltsak, motxilak, banderak, txapelak,… ehunezko merchandising-a

Hemen ere merchandising-arekin erlazionatutako ehunezko produktuentzat lekua badugu. Ekitaldientzako edo enpresa opari oso polita izan daitezke .

Baliteke gure beste zerbitzu hauek zuretzat interesgarriak izatea!

Zure kamiseta diseinatzen dugu
Sartu

Zure arropentzat ilustrazioak
Sartu

Errealitate areagotudun kamisetak
Sartu