Komunikazio eta publizitatea

Zugan pentsatu nahi dugu. Zure marka bere xedeak betetzera eraman.

Komunikazioa beti izan da gakoa. Zure bezeroei nor zaren azaltzea. Zer egiten duzun eta nola. Zure publikoa aztertu, zure produktuak, konpetentzia. Eta hasi lanean!

Behin estrategia pentsatuta… Martxan jartzen gara!

Tempografixen euskarri online eta offlinean, digital edo inprimatuan, aukera amaigabeak eskainiko dizkizugu.

20 urteko esperientziarekin, pyme eta enpresa txiki askori lagundu egin diegu bere bidean. Gure esperientzian fidatu zaitezke zure marka, mezu eta produktuak ezagutzera emateko.

Gurekin lan egin duten enpresa eta erakundeetariko batzuk.

Diseinu grafikoa

Munduan gustuen dugun gauzetariko bat! Zure eskuorri, katalogo, aldizkari, urtekari eta kartelak diseinatzea. Eta askoz ere gauza gehiago.

Gustora eta ondo egiten dugu gainera. Elkarte, erakunde eta enpresa askorentzat landu ditugu proiektuak. Tamaina guztietakoak gainera. Buruan zer duzun kontaiguzu eta gure diseinatzeileak lanean jarriko dira.

Branding eta irudi korporatiboa

Asko maite dugun beste zerbait. Zure markari forma ematea. Mugitzea. Irudikatuko ez zenukeen tokietara eramatea.

Enpresa, erakunde eta elkarte askoren markak ere garatu ditugu. Enpresa ertainera zuzendutako kanpaina anitzak.

Zure marka mugitzea gustoko dugu. Eta feria eta ekitaldiak ez dira salbuespena.

Stand desberdin bat sortuko dugu zuretzat. Batzuetan gakoa ez dago diruan, irudimenean baizik. Gure sormen ekosistemari esker, zure standa elementu benetan desberdin eta deigarriez bete dezakegu.

Zure produktuekin pantaila erraldoi batean erakusten den aplikazio interaktibo bat. Proiektoreekin landutako bideoak. Ezinezkoak diruditen errotulazioak. Elementu tradizionalagoak edo guztiz berritzaileak. Etorri bisitan eta harrituko zaitugu.

Irudiak zure neurrira sortzen ditugu

Batzuetan ezinezkoa da behar duzun irudia lortzea. Berezia delako. Hain zehatza den mezua igorri behar du, ezinezkoa dela inon ere aurkitzea.

Guk irudiak zure neurrira sortzen ditugu. Argazkiak, marrazkiak edo hiru dimentsiotan. Estudioko argazkiak, ilustrazioak, 3D diseinuak, maskotak, enpresentzako argazkiak, enpresentzako ilustrazioak,…

Baliteke gure beste zerbitzu hauek zuretzat interesgarriak izatea!

Webguneak
SEO&SEM
Marketing

Sartu

Inpresioa
Errotulazioa
Packaging
Merchandising

Sartu

Bideoak

Sartu

APPak
Errealitate areagotua
Simulazioak

Sartu

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean, web gunearekin interaktibitatea errazteko. informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar