Feriak eta ekitaldiak

Zuretzat bereziki egindako espazioak sortzen ditugu

Utzi zure marka eta bere baloreak ezagutzen. Hauen hildotik stand erakargarri bat diseinatuko dugu feria eta ekitaldietan zure bezeroean aurrean zure enpresaren irudiak gora egin dezan.
“Diseinuan espezialistak gara eta gure taldearen sormen gaitasunari esker, ziur aurkituko dugula zure standa desberdinduko duen zerbait.”

Feriak: Nabarmentzeko espazioak

Tempografixek aparteko espazioak sortzen ditu. Paregabeak.

Stand berezi bat nahi duzu? Desberdina? Leku egokienean zaude. Nahi duzuna egin dezakegu. Zuk zure irudimena erabili. Beste guztia guk egingo dugu.

Zerbitzu osoa

Diseinua, garraioa, montajea eta prestakuntza.

Zure beharrak jakitearekin nahikoa daukagu. Beste guztia gure esku. Feriaren irekiera egunean itxarongo zaitugu. Dena prest izango duzu zu soilik zure lanaz arduratu zaitezen.

Gure plana zu ez kezkatzea da.

Display & Altzariak

Euskarrien ugaritasuna amaigabea da. Eta zure neurrira sortzen ditugu.

Roll up-ak, argiteria, ferientzat altzariak, luminariak, gorpuzdun letrak, pantailak,…. Zure eskura dituzun aukerak amaigabeak dira eta denen arteko konbinazioa eta gure pertsonalizatzeko gaitasuna, bukaezina.

Kafetxo batera gonbidatzen zaitugu eta ausnartuko dugu benetan behar duzuna zer den. Gure gaitasun osoa erakusteko irrikitan gaude.

Ferientzako merchandising-a

Merchandising-ean espezialistak gara. Bukaezina den pertsonalizazio gaitasunarekin.

Ba al zenekien oso agentzia gutxik bere barruan tailer grafiko bat dutela? Gu gutxi horietako bat gara. Hiru abantailekin: Azkartasuna, askatasuna eta prezio hobeagoak.

Deitu lasai eta galdetu behar duzun guztia inongo konpromezurik gabe.

Errealitate areagotua, birtuala eta mistoa: erantzuna izan daitezke.

Prezioak geroz eta txikiagoak dira. Eta oraindik nahikoa berria da enpresa gehienak ez edukitzeko.

Tamaina handiko produktuak ferietara eramaten dituzu?

Arazo ekonomiko eta logistikoa da. Teknologiak soluzio berriak eskeintzen ditu eta harrituko zaituen prezioetan.

Errealitate areagotuari esker, zure produktuak modu birtualean ferietara eraman ditzakegu.

APP bat sortu non bisitariek zure produktuak modu interaktiboan probatu eta nola funtzionatzen duten ikusi ahalko duten.

Desberdintzen gaituena. Eta zure standa desberdinduko duena.

Proiektuaren kontrol guztia daramagu.

Diseinua, inpresioa, errotulazioa, multimedia eta teknologia. Tempografix behar duen guztia dauka bere eskura proiektu osoa sortzeko. Horrela merkeagoak, azkarragoak eta pertsonalizazio gaitasun izugarria eskaini dezakegu.

Espazio eta forma deigarriak. Standarekin integratzen diren bideo eta aurkezpenak. Errealitate areagotua, errealitate birtuala edo errealitate mistoa duten euskarriak.

Baliteke gure beste zerbitzu hauek zuretzat interesgarriak izatea!

Stand
aplikazioak

Sartu

Ferientzako
bideoak

Sartu

Ekitaldi
merchandisinga

Sartu

Errotulazioa
Displayak

Sartu