Enpresentzako bideoak

Korporatiboak, 2D & 3D animazioa, publizitatea

Edozein motatako enpresetarako bideoak. Zure sare sozialetarako eduki erakargarri eta nabarmenak. Anuntzioak, visual thinking, motion graphics, aurkezpenak, demo teknikoak, infografiak, storytelling, mikrobideoak.

Bideo korporatiboak2D & 3D animaziozkoak

Ez al duzu oraindik zure marketing estrategian bideorik erabiltzen?

Ba ondo legoke hobeto pentsatuko bazenu. Tamaina guztietako enpresak bideora enfokatzen ari dira bere marka interneten posizionatzeko. Sare sozialetan bideoak dira edukirik erakargarriena.Klik gehiago sortzen dituzte.

Edozein motatako enpresentzat bideoak sortu ditzakegu. Handienetatik txikienetara. Proiektua zure tamainara egokituz. Zure enpresa hazteko bideoak sortu nahi badituzu edo zure produktuak promozionatzeko, leku egokian zaude.

Kafe batera gonbidatzen zaitugu.
Gurekin bideoak sortu dituzten enpresetariko batzuk

Enpresentzat bideo merkeak

Prezio egokituetan bideo proiektu politak sortu daitezke gaur egun. Aholkatuko zaitugu zein aukerak dituzun ikusten dugun bitartean. Beti ere zure aurrekontua eta beharrak kontutan hartuz.

Gustuko duzuna argi baduzu…

Ba goazen martxan jartzera! Zure enpresa bideo onena merezi du. Azaldu zure enpresaren baloreak eta nolakoa den sortu behar den bideoa. Ez ahaztu taldearen parte zarela. Eta zure ekarpenak oso garrantzitsuak direla.

Mikrobideoak – Zure marka posizionatu

Motzak eta zuzenak. Bideo tutorialak, aurkezpenak edo demo teknikoak. Sortu bideo edukia eta zure enpresaren irudia jorratu zure sareetan. Gaur egun ezinbestekoak sare sozial eta webgunean.

¿Zein motatako bideoa behar du zure enpresak?

Bideo korporatiboa edo anuntzioa

Zure enpresa definitzen duen bideoa. Itxura profesionala izatea beharrezkoa da. Ospea ematen dio markari. Ekitaldi, feria eta webgunerako aproposa.

Bideo aurkezpenak

Zure produktu eta zerbitzuak aurkeztera bideratutako bideoak. Zure bezeroekin komunikatu modu zuzen eta entretenigarrian.

Bideo merkeak

Prezio baxuko bideoak. Bertan zure enpresaren aurkezpen bat egin ahalko duzu. Nor zaren azaldu, zure instalazioak, zein den zure lana eta produktuak. Enpresa ertain eta txikiei bideratua.