Prezio txikiko bideoak
Betidanik Tempografix-en esfortzu handia egin dugu berez enpresa ertain eta handientzat zuzenduriko zerbitzuak enpresa txikiei hurbiltzeko.
Benetan pozik gaude berez enpresa edo elkarte txikiak, horrelako proiektuak aurrera ateratzeko aurrekonturik ez dutenak, bideo polit bat egitea lortzen dutenean. Beti ere bideak bilatzen saiatzen gara bere neurriko proposamen bat aurkitzeko.
Aldi berean enpresa handiek ere formatu hauek erakargarri aurkitu ditzakete bideo txiki asko sortzeari begira. Webgune eta sare sozialak kalitatezko edukiez betetzen joateko. Bezeroek eta Google-ek enpresa dinamikoa eta aktiboa garela ikus dezaten.
Enpresa txikientzako bideoak
Kostu txikiko bideo korporatiboak
Zerbait azkarra eta merkea behar duenarentzat. Zure instalazioak grabatzen dira, zure lana, zure produktuak eta elkarrizketekin osatzen da. Pyme, enpresa txiki,…entzako bideoak.
Eskatu lasai zure aurrekontua inongo konpromezurik gabe
Imanol
Aurkezpen sinpleak
Animazio tekniken bidez behar duzuna modu laburrean azaldu dezakezu
Produktuak eta zerbitzuak azaltzeko bideratuak. Sentsibilizazio kanpainetan edo enpresa eta erakundeen barne azalpenak emateko pentsatuak.
Testigantza bideoak
Eduki zuzenak sortzeko modu aproposa
Sortzeko errazak, enpresa baten pertsonekin elkarrizketa bat grabatzean datza. Bikaina zure sare sozialetan edo youtuben bideo motzak sortzeko. Azalpen edo mezu zehatzak eskaintzeko eta produktu edo zerbitzu baten ezaugarriez hitzegiteko.