2D eta 3D animazioa

Bideo animatuez ari bagara, beste sentsazio mota batzuk igortzeaz ari gara. Zure zerbitzuak era original batez adierazteaz. Beste hizkuntza bat.

Bideo animatuak sare sozial, sentsibilizazio kanpaina edo aurkezpenetarako oso aproposak izaten dira.

Bideo korporatibo animatuak, infografia teknikoak 3Dn, marrazki bizidunak, motion graphics, 3D integrazioa benetazko irudian,… Zure bezeroak harritu itzazu. Zure irudiari 180ko buelta emaiozu.
Eskatu lasai zure aurrekontua inongo konpromezurik gabe

Imanol

3D animaziozko bideoak

Eremu guztietan 3D bideoetan adituak gara. Enpresa handi eta ertainarentzat egokiak diren bideoak. Bideo teknikoak, bideo korporatiboak, infografiak, berreraikuntzak,… eta askoz ere gehiago.

Gauza berriak probatu nahi badituzu, zure irudia beste era batean aurkeztu, beste sentsazio btzuk bilatu edo zure produktuak era berezian aurkeztu, zuri laguntzeko gaude.

TESA. TD5 produktuaren sustapen bideoa

Zerbait sinplea bilatzen zuten. Eskematikoa. Produktuaren baloreak eta funtzionamendua azaltzea.

Binovo. KIS mascota berriaren aurkezpen bideoa

Bere kanpainaren xedeetariko bat bere konpetentziatik aldentzea zen. Horretarako KIS sortu genuen eta horrela jaio zen.

Breen. Etorkizunean sortuko den eraikin baten birsorketa

Bezeroak bere proiektuari oinarri sendoa eman nahi zion aurkezpen garrantzitsu bati begira. Gaur egun partzelak duen itxuratik hasita etorkizuneko eraikina nola eraikitzne doan erakusten duen bideoa.

2D animaziozko bideoak

Bideo plastikoak. Beste maila emozionalean mezuak igortzeko gaitasuna dutenak. Funtsezkoena da jakitea zer den kontatu nahi duzuna eta zein marka irudia transmititu nahi duzun.

Bideo hau Errenteriako udaletxeko ZU! Zerbitzu berriaren bideoa aurkezteko sortu zen. Arriskatzea merezi zuela pentsatuta, zerbait dibertigarria eta hurbila sortzea pentsatu genuen.

Motion graphics

Aproposak sentsibilizazio kanpainentzat, enpresen zerbitzuen azalpenerako eta ideia sinpleak transmititzeko. Oso interesgarria ere kostu txikiko bideoak sortu nahi direnean.

Itxura eskematikoak izanik, oso emaitza interesgarriak lortu daitezke horrelako teknikekin.

Errenteriako udaletxea. Garraiobide publikoen telebistetan jartzeko animazio promozionala.

SNA Europe. Produkzio sistemak azaltzeko aurkezpen teknikoa.

Proyde. 2017 urtean sortu genuen kanpainako bideotik hartutako zati bat.