Diseinu grafikoa eta maketazioa

Katalogoak, eskuorriak, memoriak, kartelak, irudi korporatiboa, liburuen edizioa, tesiak,… gure bezeroek badakite. Diseinu estudio/tailer grafiko binomioari esker, oso azkarrak eta prezio onenetan lan egin dezakegu.
Diseinu grafikoan espezialistak gara. Edozein motatako euskarriak diseinatu eta maketatzen ditugu. Diseinatu daiteken edozer gauza buruan badaukazu, galdetu lasai. Ziur soluzioren bat badugula.

Enpresentzat diseinu grafikoa

Zure kanpainetan eta publizitaterako euskarri guztietan behar duzun diseinu grafikoa lantzen dugu. Mundura zure burua nola aurkeztu nahi duzun esaiguzu. Beste guztia, gure esku.

Hogei urte diseinatzen eta maketatzen

Gure malgutasunak edozein motatako euskarriak sortzeko aukera ematen digu. Zuri moldatzen oso onak gara.

Aldizkari koloretsu eta politak maketatu ditugu. Diseinu berritzaileekin.

Liburuak editatu ditugu. Bai literarioak, bai akademikoak.

Urtekariak, katalogoak, liburuxkak,… enpresa eta erakundeentzat.

Beti zu ekarritakoari ekarpenak egitea bilatzen dugu. Utzi gaitzazu zure munduan barneratzen!

Galdetu lasai behar duzun guztia, pozik lagunduko dizugu.

Koro

Enpresentzat aurkezpen profesionalak. Visual thinking.

Aurkezpen deigarri batekin zure publikoa harritzeko prest? Zure mezuak indarrez igorri nahi? Diseinu pertsonalizatu eta narratiba egoki batekin hau lortu dezakezu. Bisuala eta dinamikoa.

“Ibilbide izugarria dugu. Eta bidean euskarri oso bereziak diseinatzeko aukera izan dugu. Biniloko diskoak, ezaugarri berezia duten eskuorriak, packaging originalak. Eta askoz ere gehiago.”

Baliteke gure beste zerbitzu hauek zuretzat interesgarriak izatea!

Inpresioa
Sartu

Kamisetak
Sartu

Errotulazioa
Sartu

Packaginga
Sartu