Zure neurrirako irudiak

Gertatu daiteke zure ideia edo baloreak transmititzen duen irudi hori ez aurkitzea. Behar duzun indarra eta nortasuna duena.

Guk horrelako irudi horiek sortzen ditugu. Zure beharretara egokitua. Argazkiak, ilustrazioak edo 3Dak izan daitezke. Zuretzat bereziki sortutako irudiak.

Kanpainetan, eskuorrietan, katalogoetan eta bideoetan, gure bezeroetariko askok bere neurrira sortutako irudiak behar dituzte. Ezinezkoa egiten zaielako behar duten irudia aurkitzea. Eta hor agertzen dira gure 3D artista, marrazkilari eta argazkilariak.

Estilo kontua

Tempografixen bertako 3D artistak, argakilari eta marrazkilariak ditugu. Eta baita ere kanpotik datozenak.

Maiz gertatzen da gure bezeroek estilo konkretu bat behar izatea. Eta horregatik kanpoko artistekin kontaktuan egotea estimatzen dugu. Estilo desberdinekoak eta espezialistak direnak. Gure bezeroek ahalik eta aukera gehien izatea da gure xedea.

Eskatu lasai zure aurrekontua inongo konpromezurik gabe

Imanol

Zure neurrira sortutako ilustrazioak

Ilustrazio batek nortasun izugarria eskeintzen dio zure irudi edo mezuari.

Batzuetan zerbait berezia bilatzen ari zara. Sentsazio desberdinak adierazi. Ilustrazioa beste disziplina batzuk baino aukera gehiago eskeintzen ditu horrelako irudiak sortzerakoan.

Mapak, maskotak, enpresentzako marrazkiak, publizitaterako ilustrazioak, aurkezpen ilustratuak, haurrentzako marrazkiak…

Argazki saioak enpresentzat

Zure kanpainara egokitutako irudiak beharrezkoa da askotan. Argazki deigarriak.

Horretarako batzuetan argazki bereziak behar ditugu. Beste inon aurkituko ez dituzun argazkiak. Zure proiekturako sortutakoak.

Argazki korporatiboak, publizitaterako argazkiak, instalazioen argazkiak, estudioko saioak, erretratoak, produktuen argazkiak, argazki hobekuntzak,…

Infografia eta 3D diseinuak

3Dak irudi sorkuntzan aukera berri asko ekarri ditu.

Irudi zoragarriak sortu daitezke 3Darekin. Animazio bikainak, argazki itxurazko irudiak, beste edozein teknikarekin ezinezkoak diren irudiak sortzeko aukera eskeintzen digu 3Dak.

Benetazko diruditen irudiak sortu daitezke. Bi aldiz begiratzen dituzun horietakoak. Jakin gabe ikusi duzuna benetakoa den edo ez.

“Nahi duzun irudi hori. Eta beste inon aurkituko ez duzuna. Bereziegia delako.”

Zure proiektura egokitutako irudia behar duzu. Zure negozioaren irudiari.

Batzueta maskota bat sortu daiteke. Edo ilustrazio kolekzio bat. Beste inork ez duen irudi bat izateko.

Deigarria den argazki sorta bat, zure bezeroen atentzioa arrapatzeko. Ilustrazio edo argazki montajeak. Behar duzuna bada, hemen gaituzu laguntzeko prest.

Zure irudiak sortuz gainera, benetako euskarrietan jarri ditzakegu.

Inpresioa
Sartu

Kamiseta pertsonalizatuak
Sartu

Elementu pertsonalizatuak
Sartu

Packaginga
Sartu