Marketing digitala

Marketing digitala aspalditik dago gure artean. Eta geratzeko etorri da. Geroz eta zentzu gutxiago dauka online marketing-a kontutan hartzen ez duen kanpainak sortzea. Adin guztietako pertsonak teknologikoki gaituak daudelako. Eta internetetik informatu egiten dira.

Baina zein da zure irudia interneten?

Noizbait pentsatu al duzu zure interneteko irudia zein den? Hau alde batera uzten duten enpresak askotan aurkitzen ditugu. Eta ez dira konturatzen egunero galtzen ari diren salmenta aukerez. Bezeroen haserre mezuak, entzunak ez diren iruzkinak, plataforma espezializatuetan puntu negatiboak edo konpetentziak hobeto egiten dituen gauzak ikustea.

Zuk ez ezagutzeak ez du esan nahi arazoa hor ez dagoenik. Eta baliteke zure enpresari kalteak sortzen egotea zu konturatu gabe.

Interneten duzun irudiaren ausnarketa bat izan daiteke lehendabiziko pausu bat. Nola zauden jakiteko eta etorkizunean eman beharreko pausuak planifikatzeko.

Community manager, SEM kanpainak, Social Ads (Sare sozialetan publizitatea),… Analitika sakonekin. Zuk beti jakin dezazun zure kanpainekin zer gertatzen ari den.

Gure publiko xedeaz ikas dezagun. Eta etorkizunari begira erabakirik egokienak har ditzagun.
“Banatu zure bezeroak eta ausnartu itzazu. Zure mezuak pertsonalizatu. Ikasi beraietaz. Entzun itzazu. Zure zerbitzu eta produktuak bere beharrei egokituz.”
R

Internetera jauzi egin

Tempografixen kanpainak zure neurrira sotzen ditugu. Askotan marka posizionatzeko izan daiteke. Edo denborarekin gure marka beherakada egin izana gure konpetentziak gauzak gu baino hobeto egiten ari delako.

Zure enpresa irudia hobetzea. Zure produktuak nabarmentzea. Zure zerbitzu edo produktu berri baten inguruan mezu positiboak igortzea.

Baliteke gure beste zerbitzu hauek zuretzat interesgarriak izatea!

Zure sare sozialentzako bideoak?
Sartu

360ºko kanpaina sortzen dugu?
Sartu

Marketinga bideojokoekin
Sartu