Errealitate areagotua
AR aplikazioak berezitasun bat dute: ikusgarritasuna. Baina bere gaitasunak askoz haratago doaz.
“Errealitate areagotuak mundu errealaren eta birtualaren arteko interakzioa ahalbidetzen du. Eta izenak dioen bezela, gure aurrean dugun informazioa areagotzen du”
Teknologia hau lehen enpresa handientzat bakarrik zegoen eskuragarri. Baina gaur egun ia edozein enpresa edo erakunderen eskura dago. Galdetu, prezioak harrituko zaitu eta!
Baina zer eskeintzen dit errealitate areagotuak?
Inguruari informazioa gehitzen dio
Begiratu zure ingurua. Orain irudikatu aurrean duzun hori beste modu batean ikusi dezakezula nugikorraren bitartez. Informazio gehiago eskeini edo espazioa guztiz birmoldatu.
Teknologia honek aplikazio argiak ditu turismo, kultura, industria eta hezkuntza eremuetan.
Leku bat aintzinean nolakoa zen ikusi eta ikasi
Birsorketa historikoak erabiltzailearen errealitatean integratu dezakegu. Aurrean izango balu bezela!
Eta hau edozein eraikin, makina, produktu edo elementuarekin egin daiteke.
Zure produktuak modu harrigarrian erakutsi
Zure produktuak nabarmentzea lortu ezazu. Bezeroei bitualki erakutsi eta berarekin interakzioak edukitzen utzi iezu.
Katalogoekin erabili dezakezu eta zure produktu eta zerbitzuak agertzen diren lekuetan. Edo besterik gabe bere aurrean jarri.
Eskatu lasai zure aurrekontua inongo konpromezurik gabe
Imanol
Irugurutzeta: kanpoaldeko museoa. Aztarnategi bat zerbait bereziagoa bihurtuz.
Irungo udaletxearentzat sortutako APPa gure produktua den “Gida birtualean” oinarritua. Berebizikoa museo eta kultura guneentzat.
Errealitate areagotuari esker gune historiko hau museo birtual batean bihurtu dugu. Goole Playtik APP jeitsi eta mugikorra bertan dauden plaketara zuzendu behar da.
Orain bertako eraikinen 3Dko birsorketa ikusi dezakezu. Baita ere funtzionamendua erakusten duten animazioak eta hainbat azalpen bai textu, argazki eta soinuen bidez.
Zure produktuak ferietara edo ekitaldietara eramatea garestia da? AR-k lagunduko dizu honetan ere.
Tamaina handiko produktuak dituzu? Ferietara eramatea zaila da? Errealitate areagotuarekin zure produktuak bertan egongo balira bezela erakutsi ahalko dituzu. Zure bezeroei beharrezko xehetasun guztiak azaldu ahal izateko.
Valvulas Zubirekin aplikatutako soluzioa alegia. APP sinple baten bitartez, bezeroek valvulak tamaina errealean ikusi zezaketen.
