Esperientzia interaktiboak

Publizitate, kultura eta industria arloetarako edozein motatako aplikazioak sortzen ditugu.

Zure museo edo feriarako espazio interaktibo bat behar baduzu. Zure produktua ekitaldi edo feria batean era liluragarrian aurkeztea. Kanpaina batentzako joku promozional bat. Edo azkeneko gamifikazio tendentziak erabili zure enpresako langileen prestakuntza eta segurtasuna hobetzeko, leku egokian zaude.

Ez bakarrik jolastea

Aplikazio eta joku hauekin bilatzen dena, erabiltzailea eremu edo gai batean hobetzea, ikastea edo praktikatzea da. Baina ondo pasatuz. Hainbat ikerlanek bermatzen dute teknika hauen bidez edukiak hobeto eta azkarrago barneratzen direla.

Tempografixen proiektu bakoitza ausnartu eta baloratuko dugu. Serious game baten xedea beti hezkuntza, formazioa, kontzientzia,… da. Eta bideojokoetan ditugun ezagutza guztiak aplikatzen ditugu esperientzia guztia dibertigarria izan dadin.

Museo eta ferietan esperientzia interaktboak

Bisitariak modu dibertigarrian edukiak jasotzeko pentsatutako aplikazioak sortzen ditugu.

Aplikazio polit hau Donostiako Euskal Itsas Museoarentzat sortu genuen Elkanoren mundu biraren 500 urteak ospatzeko egindako erakusketarako. Pantaila ukigarrientzako diseinatua, bisitariak mundu bolan zehar nabigatu zezaketen. Itsasontzien bidaia animatua ikusiz, ilustrazio eta 4 hizkuntzetako lokuzioen bidez kontatua.

Jokuak lan eta sozial eremuetan: Kontzientzia lantzen

Sektore hauetan serious game-ak aukera anitz eskaintzen dituzte. Laneko errutinak, makina edo ibilgailuen ikasketa, laneko ohiturak, kontzientzia soziala, lankidetasuna eta hainbat gai lantzeko oso aproposak.

Lander Simulation enpresarentzat bere TTS plataforman jartzeko serious game txiki hau sortu genuen. Tren gidariek ondo gidatzearen inguruan hainbat kontzeptu lantzen dituen aplikazioa. Joku moduan entretenimenduaren bidez gidatzearen elementu klabeak errezago barneratzeko.

Publizitatea eta minijokuak

ba al zenekien bideojokoak ere plataforma oso baliogarria izan daitezkela publizitatean erabiltzeko?

Karteletara, banerretara, eskuorrietara, bideotara, sare sozialetara,… ohituak gaude publizitateaz ari garenean. Baina jokuak ere aukera ezin hobea eskaintzen dute.

Jokuetan mezuei arreta handiagoa jartzen zaie, akzioarekin guztiz inplikatua zaudelako. Zerbait interaktiboa da eta erabiltzailea zure mezuaren parte egin dezakezu. Hau beste publizitate euskarriek ezin dute eskaini.

Eskatu lasai zure aurrekontua inongo konpromezurik gabe

Imanol