Bideoa: Bidezko merkataritza
Proega GKEarentzat eta La Salle eskolarentzat sortutako bideo txiki polit hau aurkezten dizuegu. Bertan kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren gaiak lantzen dira gazteei zuzendua.
Euskaraz soilik sorturiko bideoa izanik, motza eta arina da. Entretenigarria izateko pentsatua. Bertan gure egunerokoan mundua hobetzeko egin ditzakegun keinuak adierazten dira.
Tempografix bideoaren fase guztian hartu du parte. Gidoiaren sorketan, produkzioan, animazioetan, edizioan eta postprodukzioan ere. Oso lan polita benetan!