Errealitate areagotuko aplikazioa
Orain gutxi sortutako “Amarre” izeneko APPa aurkezten dizuegu gaurkoan. Pasaiako udaletxearentzako sortutakoa Albaolaren bitartez. Iada publikatua duzue Google Play-en.
Badiaren inguruan ibilbide polita proposatzen digu APPak. Bertan hainbat plaka aurkitzen joango gara. Azkeneko 500 urteetan (edo gehiago) zehar pasaian gelditzen joan diren itsasontzien amarre lekua dira. Batzueta erdi-lurperatutako kanoi bat izan daiteke edo ehundaka urte dituen arrokan egindako zulo bat.
Aplikazioa piztua dugula mugikorraren kamera plakei hurbildu bezain laster txoko horren eta gaiaren inguruan informazio gehiago eskainiko digu. Testu eta irudi interaktiboen bitartez.