Irudien bektorizazio automatikoa segundu gutxitan

Askotan Tempografixeko bezeroek kamisetetan jartzeko ekartzen dizkiguten irudiak ezin ditugu erabili ondo ez daudelako. Bestetan berregin behar ditugu inprimatu ahal izateko. Eta prezio finala igotzen da bezeroarentzat.

Horregatik truko txiki bat erakutsiko dizugu zure irudiek base ona izan dezaten guk ondo lan egin ahal izateko eta zure kamisetak bikain atera daitezen.

Zure irudiak bektoretan bihurtzea abantail asko izan ditzake: Handitzean ez du kalitaterik galduko. Kolore bakoitza elementu desberdindu bat izango da biniloan estanpazioa ahalbidetzen duelarik. Artxiboek askoz ere pisu gutxiago izango dute. Gravit edo  Inkscape bezelako doako programekin zure gustura moldatu ahalko dituzu.

*Hasi baino lehen, horrelako teknikak kolore lauez osatutako irudiekin erabiltzen dira. Ez hainbeste argazkiekin edo kolore degradatuak duten irudiekin. Hemen behean jartzen dizkizudan adibideak bezelakoetan adibidez.

Orain bai, Gozen irudi bat bektorizatzera 8 pausu errezetan

Guk erabiliko dugun irudia hemendik hartua da: https://www.freepik.es/.

1.- autotracer.org webgunean sartu zaitez.
2.- “Seleccionar archivo” botoia sakatu ezazu bektorizatu nahi duzun irudia aukeratzeko.
3.- Aukeratu gordeko den artxiboaren formatoa. Gure kasuan, EPS.
4.- “Comenzar” botoia sakatu.
5.- Segundu batzuk pasata irudia jeisteko aukera agertuko da.
6.- “Resultado” azpian agertzen den linka sakatu behar duzu orain. Irudia deskargatuko da.
7.- Gorde zure ordenagailuan eta emailez bidali Tempografixera. Bertan adierazi zure camiseta nola nahi duzun, kantitateak, tailak, koloreak,…
8.- Hemendik aurrera gure kontu!