Zure artxiboak biniloan mozteko prestatzen ikasi ezazu

Gaur gida txiki bat ekartzen dizuegu. Bertan truko eta baliabida txiki batzuk erakutsiko dizkizuegu mozteko biniloarekin arazoak ez izateko.Horrela guk inprimatzerakoan dena primeran izango dugu. Diseinatzaileentzat zuzenduriko gida da hau berez, baina bektoreetan diseinatzeko edozien programa erabiltzan badakizu, hau baliogarria izango zaizu.

ARTXIBOEN FORMATUA

Guretzat artxibo egokienak PDF, AI edo EPS dira. Oso estandarrak direnak. 1:1 eskalan egon beharko du eta bektoreez soilik osatuta egon beharko da. PDF bat bidali behar badiguzu eta Illustratorrekin lan egiten baduzu, ez ahaztu “conservar capacidades de edición de Illustrator” sakatzeaz.

ZIHURATU DISEINUA TXIKIEGIA EZ IZATEA

Batzuetan diseinu txikiak gogoko ditugu. Oso politak dira. Baina diseinua horrela bada, baliteke mosteko biniloa ez izatea euskarririk egokiena. Hemen bi pauta: Zure diseinuko elementuak 5mm baino goiagoko zabalera eta luzera izatea. Eta elementu oso bat 1cm baino txikiagoa ez izatea. Bestela ez da modu egokian itxatxiko eta denborarekin erori egin daiteke.

DISEINU BEKTORIALAK NOLA PRESTATU: MARRAK

Marrekin argi ibili behar da. Mozteko makinak marrak markatzen duen lekutik mozten dute. Horrela gure diseinu guztiak perimetrotik  izan behar dituzte bektoreen marrak. Hurengo adibidean azaltzen dugu:

Bide beretik garrantzitsua da ulertzea marrak ez direla gurutzatu behar. Guk hurrengo irudian agertzen den diseinua sortu nahi badugu, bektoreak lehendabiziko adibidean agertzen den moduan egon beharko dira. Bestela zure diseinuaren erditik marrak agertuko dira.

TESTUAK ETA TIPOGRAFIAK NOLA PRESTATU

Garrantzitsuena testuen kasuan, hauek trazatuak edo marrazkian bihurtuak egotea da. Beharrezkoa da, baliteke suk erabilitako tipografia ez izatea eta zure diseinua ezingo dugu zuk ikusten duzun moduan ikusi. Hoberana honela, testuak irudian bihurtzea.

COLORES

Biniloan moztu beharreko diseinua berez ez dira oso konplexuak izan behar. Hainbat kolore izan ditzakete. Normalean 1, 2, 3 edo 4 koloretakoak dira. Hortik gorakoak egin daitezke noski, baina prezioan somatzen hasten da. Horregatik ideia ona da hau kontutan hartzeko. Kolore askotako inpresioentzat baditugu beste teknika bikaina batzuk. Mundua ez da mozteko biniloan bukatzen eta!

Galderan bat baduzu Miriam gure lankideari galdetu hurrengo emailean: mrm@tempografix.com edo deitu 943 51 90 68 telefonora.