Zure kamiseta pertsonalizatua inprimatu nahi duzu, errotulazio bat edo marrazki edo testuak duten inpreioren bat? Batzuetan lan batzu aurrera ateratzeko artxiboak formato bektorialean egotea beharrezkoa da.
Gaur JPG, PNG edo TIFF bat irudi bektorialean bihurtzeko pausuak azalduko dizkizut Illustrato erabilita. Zuk zeuk egin ahalko duzu oso pausu sinpleetan.
Hasi baino lehen, jakin behar duzu irudi guztiak ez direla berez aproposak bektorizatzeko. Hemen azpian jartzen dizkizudanak adibide ona dira.
Goazen ba!
Beharko duzuna:
-Software: ILLUSTRATOR. hemen jeitsi dezakezu froga bertsioa: Adobe Illustrator
Pausuz pausu:
1.- Illustratorren irudia irekitzen dugu.
2.- Irudia selekzionatua dugula goiko partean dagoen menuetara begiratu behar dugu.
3.- Hemen “Calco de imagen” izena duen botoi bat ikusiko dugu. Bere ondoan gezi txiki bat.
4.- Hemen automatikoki bektorizatzeko hainbat aukera agertuko dira. Gure kasuan 6 kolorekoarekin nahikoa izango da.
5.- Segundu batzuen hostean, gure irudia berriro agertuko da. Itxuraz ez da ezer ez gertatu. Baina bai. Irudia iasa bektorizatua dago.
6.- Goiko menuetan berriro begiratzen badugu, ikusiko dugu nola menua aldatu egin den. Orain “Expandir” botoia dago. Sakatu.
7.- Orain bektoreen marrak ikusi ahalko ditugu gure irudian.
8.- Iada dena prest daukagu. Gure diseinua aldatu dezakegu edo beste elementuez aberastu. Behin nahi dugun irudia edukita guri bidali kamiseta eta inpresioa martxan jarri dezagun.
9.- Hemendik aurrera utzi gure esku!