ZU! hiritarren informaziorako Errenteriako udalak martxan jarri duen zerbitzu berria da. Eta horretarako kanpaina sortzeko eskatu ziguten. Bertan bideo animatu bat, markesinak eta eskorriak sortu genituen. Dena Tempografixen sortua, diseinatua eta inprimatua.
Bideoa 2D animazioan sortzeko erabakia hartu genuen garai bateko marrazki bizidunen estiloaren bila. Zerbait hurbila eta sinpatikoa. Bideoan aurreko zerbitzuen eta oraingoen arteko konparaketa dibertigarria egiten da.