Nola nabigatu

Irudiz aldatu Teklatuaren erabilpena Ikusmena aldatu
img1

OarsoaldeaDiseinua, ilustrazioa, inprimaketa, errotulazioa, mapak, aurkezpen birtualak,...

img2

Bahco Errealitate handituko APPa

img3

Zizurkil Diseinua, inprimaketa, merchandising-a, WEB, errotulazioa, estanpazioa,...

img3

Tesa Bideo 3D, infografía eta animazioa

img4

SJL Errotulazioa, kamisetak, elementu birtualak eta zigiluak

img5

Binovo 3D bideoak eta web

img6

Orereta Ikastola Web, irudi korporatiboa, diseinua, inprimaketa lanak, errotulazioa, arropa korporatiboa, merchandisinga.

img7

Kukai Web, irudi korporatiboa, diseinua, inprimaketa lanak, errotulazioa, arropa korporatiboa, merchandisinga.

img8

Sokoa APP

img8

Aramendia Irudi korporatiboa, kanpainiak, packaging, eskuorriak, kartelak, errotulazioa

Oarsoaldea Diseinua, ilustrazioa, inprimaketa, errotulazioa, mapak, aurkezpen birtualak,...

Oarsoaldearekin urte asko daramazkigu lanean. Berarentzat eta beraiekin elkarlanean Tempok sortutako lan interesgarrienetarikoak egiteko aukera izan dugu.

Turismo sailerako Pasaiarentzat lehendabizi eta Errenteriarentzat gero, mapa ilustratu bat sortu dugu.

Aspaldi daramagu mapak sortzen, eta lan hauekin estetikoki salto polita eman genuen.

Katalogo, agendak, eskuorriak, memoriak,... ere sortu ditugu

Argazkian orain urte batzuk sortutako memoria duzue liburu formatuan.

Bulegoetako dekorazioan ere parte hartu genuen biniloekin kristalak apainduz

Bahco Errealitate handituko APPa

Lan honetan BAHCOk Espainirako zonaldean banatu beharreko katalogoarekin batera APP bat sortu nahi zuen
Eta horretarako Errealitate handitua izan zen aukeratutako teknologia.

Teknologia honek produktuak bertan egongo balira bezela ikusteko aukera eskeintzen du.

Honela bezeroek bertan produktuaren benetako itxura ikusi dezakete.

APP honekin, katalogoari migukorra zuzenduta produktuak agertzen dira.

Portadan jarrita, menu birtual bat agertzen zaigu, interaktiboa dena, dinamikoa eta soinua duena. Produktuak biratu daitezke eta handitu hobeto ikusteko.

Barneko orrietan produktua askea ikusi daiteke deskribapen batekin.

APPLE eta ANDROIDen plataformetan iada.

Zizurkil Diseinua, inprimaketa, merchandising-a, WEB, errotulazioa, estanpazioa,...

Zizurkil gure betiko bezeroa da.
Urteak damazkigu beraiekin lanean.

. Lan anitz eta desberdinak sortu ditugu beraientzat. Bereziki eskuorri, kartel eta merchandisinga. Azken honetan benetan gauza polit eta bereziak egin ahal izan ditugu.

Hemengo irudietan merchandising adibide desberdinak. Gehiengoa Zizurkileko udalarentzat sortuak..

Baina eskuorri eta kartelen diseinu eta inpresioa ere maiz egin ditugu. Zer OTE? hilabetekaria bezela.

Webgunea ere garatu genuen. Sortu eta egiten dituzten gauza guztiak erakusteko eta hiritarrei zerbitzu ahalik eta hoberena emateko prestatua dagoen plataforma da hau.

Tesa Bideo 3D infografía eta animazioa

TESAk bere giltzen kudeaketarako sistemaren onura guztiak azaldu behar zituen bideo bat sortu behar zuen. Era argian azaldu nola sistema azkarra eta argia zen. Honela honako bideo txiki hau sortu dugu, dendetan eta webgunean jartzeko."

TEMPOGRAFIXen TESAk emandako gidoi batekin lan egiten hasi ginen, eta horren gainean lan kontzeptuala burutu (Planoak pentsatu, storyboard-ak, etab...). 3D eta 2D klip desberdinak sortu arte. Gero soinuaren gainean lanak egin eta ahotsen grabazioa ere TEMPOGRAFIXen esku egon da. Hiru hizkuntza landu dira: Gaztelera, ingelesa eta frantsesa. Kasu honetan ingeleseko bertsioa aurkezten dugu.

SJL Errotulazioa, kamisetak, elementu birtualak eta zigiluak

SJLrentzat pabilioi oso baten errotulazioa garatu genuen.

Oso interesgarria beharrak ausnartu eta seinaletika orokor bat sortu ahal izatea. Bertan plaka erraldoiak, ertainak, monolitoa, bandera zurrunak,... zeuden.

Hontaz aparte beste lan mota batzuk egiteko aukera izan dugu. Kirol kamisetak, zigiluak eta gabonetako zorion txartel birtualak adibidez.

Binovo 3D bideoak eta web

Binovorentzat, bezero bikainak, hornitzaile eta batez ere lagunak direnak, Tempografixen sortu dugun lanik politenetariko bat sortzeko aukera izan genuen. "Navegando hacia una oficina sin papeles" kanpainia.

Maskota bat sortu behar izan genuen eta gero 3 3D bideo sortu. Hauen xedea, Binovok eskeintzen dituen dokumentuak kudeatzeko tresna eta zerbitzu teknologikoak era erakargarri, garbi eta errez azaltzea zen.

Gainera landing page bat sortu genuen xede berberarekin.

Orereta Ikastola Web, irudi korporatiboa, diseinua, inprimaketa lanak, errotulazioa, arropa korporatiboa, merchandisinga.

Orereta Ikastolarentzat lan oso politak egin ditugu. Gugan jarri duten konfidantza benetan eskertzen dugularik. Webgune polita egiteko aukera eman ziguten.

Zerbait indarsua nahi zuten. Zerbait "desberdina" eta beraien ideiak eta proiektuak adierazteko gai zena.

Eta honela, argazkiak egin eta oinarritzat harturik, nabegazio eta estrukturak sortu genituen.

Baina gure elkarlana ez zen hor geratu. Logotipoaren berriztapena ere gure esku egon zen. Erronka bikaina.

Orereta Ikastola horrenbeste urteetan identifikatu zuen marka hartu eta berritu behar genuen, baina esentziak galdu gabe. Eta hortik aurrera beste hainbat proiektuetan lan egin dugu.

Agenda pertsonalizatuak sortu genituen eta ikastolaren egunerako kamisetak. Karpetak eta urtekaria ere bai. Eta beste hainbat kanpaina ezberdin.

Kukai Web, irudi korporatiboa, diseinua, inprimaketa lanak, errotulazioa, arropa korporatiboa, merchandisinga.

Oso arro gaude urte guzti hauetan Kukai gugan jarri duen konfidantzaz. Oso proiektu interesgarriak sortzen dituzte, eta gu alde txiki batean horren parte izateak benetan pozten gaitu.

Beraientzat irudi korporatiboa sortu dugu. Logotipoa, papertegia, kartelak, eskuorriak,… kanpainan erabilitako elementu guztiak.

CDak egiteko aukera izan dugu ere. Eta formatu berezietan gainera. Bere irudiak eskatzen duen desberditzen dituzten packaging eta itxurarekin.

Webgunea eta boletina ere guk sortuak dira.

Sokoa App

Sokoak behar bat zuen: "Mendi" izeneko bere produktu modular berriarentzat APP bat nahi zuen.

APP honetan gelak sortu eta "Mendi" altzariekin dekoratu dezakezu.

Hortaz aparte ateak eta lehioak jarri. Lurra, paretak eta sapaiaren koloreak aldatzeko aukerarekin.

Oso pozik gaude egindako lanarekin. Aukera asko ditu. Sortutako gelari argazki bat atera diezaiokezu adibidez.

Link honetan zure ordenagailuan webgunean probatu dezakezu (Firefox, Explorer eta Opera).

Mugikorrentzat Android eta Apple-n dendetan doan duzue jeisteko.

Aramendia Irudi korporatiboa, kanpainiak, packaging, eskuorriak, kartelak, errotulazioa

Urte asko damatzagu lanean gure inguruan hain ezaguna den gozotegi honekin. Berarentzat hainbat lan egin ditugu alor askotan.

Azkenaldian bere logotipo berria garatu dugu. Indartsua, sendoa, euskal herriko eskultura eta artea burura dakarkiguna.

Kanpainiak ere sortu ditugu. Azkenekoa, Gipuzkoako urteko establezimendu komertzial onena auketatua izanagatik sortu duguna.

Baina urteetan lan asko egin ditugu. Hemen packaging lanen adibide batzuk.