Inicio Diseinua

Diseinu eta Komunikazio Grafikoa

Askotan, enpresa baten irudia erabakigarria da arrakasta izateko. Orduan zergatik ematen zaio hain garrantzi txikia?
Utzi zure negozioaren irudia diseinuaren arloko profesionalen esku; alde handia nabarituko duzu.
Gure estudioan, zure enpresari hobekien doakion irudia sortuko dugu.

Zure premietara egokitutako zerbitzu grafiko orokorra eskaintzea dugu helburu. Gure diseinu-zerbitzuen osagarri, inprimatze digitaleko tailer propioa dugu, eskariaren araberako edo tirada laburreko lanetarako aproposa.

Inprimatze digitalaren bidez, kalitate handia lortzen da, beste inprimatze-sistema batzuekin ezinezkoak diren prezioetan. Paper-inprimatzea, kopiak, formatu handiko kartelak, errotulazioa, plastifikazioak, azaleztatzeak, ehun-estanpazioa, CDen kopia… hori eta gehiago aurkituko duzu gure tailerrean.

 

© 2011 ·  · Diseinu, Web eta Tailer Grafikoa · Juan Olazabal 6 · Errenteria · Tel. 943 519 068 · Fax. 943 012 175 · tempo(a)tempografix.com · Legezko Oharra